Arrantzale Auzoaren berhiritartzea

Arrantzale Auzoa

Abotsanitz.- Arrantzale Auzoaren berrurbanizazioa auzoaren aldarrikapen historiko bati erantzuten dio. Urte luzez, auzoko herritarrek oinarrizko azpiegiturak hobetzea eskatu dute, denboraren poderioz narriatuz joan baitira beharrezko arreta jaso gabe. Egoera luzatu honek agerian utzi du EAJ-PNVren aldetik erantzun instituzionalik ez egotea, denboran zehar mantendu den eskaera legitimo baten aurrean. Erantzun falta berak eragin du, gainera, Hondarribiko beste hainbat auzo ere antzeko edo okerragoko egoeran egotea.

Abotsanitzetik irmoki baztertzen dugu herritarren benetako beharretatik urrun dagoen gobernatzeko modu hori. Gobernu ardura hartu genuenean, pertsonak jardun politikoaren erdigunean jartzeko konpromisoarekin egin genuen.

Hamarkadetan atzerapena pilatu duen eskaera ban, azkenean, erantzuna ematea pozgarria da; izan ere, gobernu talde bonen lanerako gaitasuna eta konpromisoa erakusten du, urteetako geldialdia iraultzeko.

Auzoaren bizi-kalitatea hobetzeko eta espazio publikoak duintzeko urrats garrantzitsua da.

Ia 3 milioi euroko inbertsioa izan da, auzoko herritarrekin elkarlanean garatua: entzunez, hobetuz eta elkarrekin eraikiz. Besteak beste, zoladura berritu da, desnibelak murriztu dira eta instalazio orokorrak eguneratu dira.

Testuinguru honetan, harrigarria da EAJ-PNVk aurrerapen hau bere gain hartu eta dagokion domina bereganatzeko izan duen azkartasuna, urte luzez iragarri baina inoiz gauzatu ez zen jarduera baten ondoren. Egoeraren azterketa zorrotz batek erakusten du esku-hartze hau askoz lehenago egin beharko zela, Arrantzale Auzoko herritarrek ondo dakiten bezala. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen dugu kronologia labur bat egitea, proiektu hau ez baitzen atzo hasi:

  • 2021etik 2023ra bitartean, behin eta berriz eskatu genuen proiektua martxan jartzeko aurrekontu-partidak sartzea.
  • 2023an, obra gauzatzeko konpromisoa hartu genuen gure hauteskunde programan.
  • 2023ko azaroan, EAJ-PNVk proiektua ahaztua genuela esan zuen, baina 2024an tramite guztiak burutu ziren, 2025eko aurrekontuetan txertatu zen eta obrak otsailaren 3an hasi ziren.

Abotsanitzentzat, gobernatzea ez da helburu bat berez, baizik eta herritarren bizitza hobetzeko tresna bat.

Arrantzale Auzoko obra auzotarren garaipena da, Hondarribiko Udalak auzoko herritarrekin zuen zor baten ordaina, eta Abotsanitzetik harro gaude horretan lagundu izanaz.

Etiquetas: