Mahaingurua: “Bizilagunen borrokak Donostian: Esperientziak trukatzen”
Datorren azaroak 8 asteartean, Donostiako zenbait bizilagunen artean mahai ingurua egingo da, Koldo Mitxelenan arratsaldeko 7etan. Mahai inguruaren izenburua eta partehartzaileak honako hauek izango dira:
Izenburua: “BIZILAGUNEN BORROKAK DONOSTIAN: ESPERIENTZIAK TRUKATZEN”
Partehartzaileak:
- SATORRALAIA Metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua (Belen Martinez)
- BELARTZA 2 GELDITU (Mikel Esnaola)

Azaroaren 5ean, larunbatarekin, Hazia Kultur Elkarteak bertso-bazkaria antolatu du. Bertan, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira. Jadanik tikeak Hazian salgai daude 15€-ren truke.
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da azaroko Kabigorriko bertso-gaua. Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrak hartu du oraingoan saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura, eta Julen Zelaieta, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.
Datorren asteartean, azaroak 1, Irungo aurkezpen ekitaldia egingo dute, 12:30ean Moskuko plazan. Ezker Abertzaleako oinarri sozial guztia batu eta aurrean duten erronkari hasiera indartsua eman nahi diote. Horretarako, hasiera ekitaldi honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuete familiarekin, lagunekin, zein lankide edo ikaskideekin batera Sorturen birfundazioari ekiteko.