Kabigorriko bertso-gaua: Zelaieta, Agirre, Gurrutxaga eta Elustondo

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Azaroa 3, 2016 - 19:30

Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da azaroko Kabigorriko bertso-gaua. Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrak hartu du oraingoan saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura, eta Julen Zelaieta, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.

Bat-bateko saio aurretik, Beñat Elosegi Txingudiko bertso eskolako kideak jarritako bertsoak eta haur eta gaztetxoen bertso-eskolako ikasleak bertsotan aditzeko aukera izango dugu.

Etiquetak: