Datorren ekintzak

Manifestazioa ekainak 18an: Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular

Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 19, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Easo plaza -Donostia-

Metroa gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro “pasantea” edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako.

Bizitruk, bigarren eskuko bizikleten azoka

Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 10:30
Non: 
Donostiako Easo plazan

Kalapie.- 2006 urteaz geroztik, KALAPIEK, BIZITRUK, bigarren eskuko merkatuak, antolatzen du ekainean bigarren eskuko bizikletak saltzeko. Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, Bizitruken hamargarren edizioa antolatu da ekainaren 18rako, Easo plazan.

Igandean ESKUEN EGUNA!! Batu zure eskuak ere!!

Data: 
Igandea, Ekaina 12, 2016 - 10:00 -tik Astelehena, Ekaina 13, 2016 - 09:55 -ra
Non: 
Hondarribia, Hendaia, Landetxa

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio eta jai handi honetan, oinezko 3 martxa abiatuko dira 10:00etan Hondarribia eta Hendaiako espigoietatik eta 11:00tan Landetxako Auzo Elkartetik.

Gazteek zita berezia dute 11:00tan FICOBAN. Bertan BURRUNBA elektro txaranga izango dute eta ekitalditxo txiki bat egingo da. Ondoren Hendaiako martxarekin bat egingo dute.

Haur Abesbatzen jaialdia

Data: 
Larunbata, Ekaina 11, 2016 - 17:00 -tik Igandea, Ekaina 12, 2016 - 16:55 -ra
Non: 
AVV Elitxu (Avda. Euskal Herria, 23-25)

Parte hartzaileak:
  - Txingudi Ikastola Abesbatza. Zuzendaritza: Alvaro Behobide
  - Eskifaia Txiki Abesbatza. Zuzendaritza: Iñigo Salaberria
  - Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa Taldea. Zuzendaritza: Iñaki Aranaga

MARICHIWEU ELKARTASUN JAIALDIA

Data: 
Ostirala, Ekaina 10, 2016 - 19:30
Non: 
OIARTZUN
Antolatzen du : 
Irungo Askapena, Oiartzungo Ernai, Azmarrin, Antxeta, Oiartzun irratia

Kimche Mapu irratiaren aldeko eguna antolatu dugu Oiartzunen datorren Ekainaren 10ean. Jaiotza bertatik errepresioak gogor jo du irrati komunitario hau, baina horretaz gainera emisioak bideratzeko zuten generadorea apurtu egin zitzaien.