Datorren ekintzak

Arnaldo Otegi, Oskar Matute eta Marian Beitialarrangoitia ostegunean Irunen

Data: 
Osteguna, Ekaina 9, 2016 - 20:00 -tik Ostirala, Ekaina 10, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Irungo EH Bildu.- Ostegun honetan, ekainaren 9an, EH Bilduk hauteskunde orokorretako kanpainari hasiera emango dio Irunen arratsaldeko 20:00etan San Juan plazan.

Ekitaldi nazionala izango da eta bertan egongo dira gurekin batera Marian Beitialarrangoitia (Gipuzkoako zerrendaburua kongresurako), Oskar Matute (Bizkaiko zerrendaburua kongresurako) eta Arnaldo Otegi (EH Bilduren lehendakarigaia hauteskunde autonomikoetarako).

Pelikula: GABRIELLE Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Ekaina 9, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Mosku

(Kanada, 2013) cartelLouise Archambault zuzendari kanadarraren Gabriellek Williamsen sindromea duen emakume gazte baten istorioa kontatzen du. Abesbatza bateko kidea da eta bertako adiskide batekin maiteminduta dago. Taldea garrantzi handiko jaialdi batean parte hartzeko prestatzen ari da Gabriellek, bere autonomia erakusteko eta Martinekin maitasunezko istorio bat bizitzeko, aurreiritzi klase guztiei eta bere mugei aurre egiten dion bitartean.

Toronto, Locarno (Ikusleen Saria lortu zuen bertan), Gijon eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian hartu du parte filmak besteak beste eta Oscar Sarietan Kanada ordezkatzeko hautatua izan zen 2013 urtean.

Hitzaldia: Soberaniaren alde TTIP EZ

Data: 
Asteazkena, Ekaina 8, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Ekaina 9, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Alde Zaharreko kultur etxean

Hondarribiko Sortu-k TTIP-ari buruzko hitzaldi interesgarria prestatu du datorren asteazkena, ekainak 8-rako. Hitzaldia ematera Ernai gazte taldeko kide bat eta Jone Etxeberria, Sortu-ren sozioekonomia arduraduna etorriko dira, eta alde zaharreko kultur etxean izango da , arratseko 19.00etan.

Kakusai agrozozketa

Data: 
Igandea, Ekaina 5, 2016 - 19:00 -tik Astelehena, Ekaina 6, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiako Ballestanea taberna

Hemen da aurten ere ALDATSA baratza kooperatiboako eta XALBARDIN baratzakook antolatzen dugun ez ohiko zozketa, KAKUSAI AGROZOZKETA !

ZER DA KAKUSAI AGROZOZKETA?