Datorren ekintzak

Osasunaren aldeko giza katea, erraustegiaren kontra. Maiatzak 29, denok Donostiara!

Data: 
Igandea, Maiatza 29, 2016 - 16:55
Non: 
Donostin

cartelHondarribiko EH Bildu.- Datorren igandean, maiatzak 29a, erraustegiaren aurkako mugimenduak Onkologikoa eta Diputazioaren artean giza katea antolatu du. Ekintza honen helburua herritarrok EAJk inposatu nahi duen erraustegiaren aurka gaudela ikusi araztea da. Datozen 30 urteetan gipuzkoarrok ordaindu beharko dugun makro eraikuntza honen aurka eta oso kutsakorra eta arriskutsua den erraustegiaren aurka dago EH Bildu.

Anaka-Puianako Auzo Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra

Data: 
Igandea, Maiatza 29, 2016 - 11:00 -tik Astelehena, Maiatza 30, 2016 - 10:55 -ra
Non: 
Elkarteko egoitzan (Munnogaina, 46, behea)

Gai zerrenda:
 - 1º  2015-ko martxoaren 13-an egindako Ohiko Asanblada Orokorraren akta irakurtzea eta onartzea.
 - 2º  2015 urteari dagozkion kontu ekonomikoak onartzea.
 - 3º  2016-ko dirulaguntzak.
 - 4º  Anaka-Puiana-ko jaiak 2016.
 - 5º  Udalari eskatuakoaren berri ematea.
 - 6º  Galderak eta iradokizunak.

M28 Mobilizazio Nazionala Bilbon "LANGILEOK BATUZ, Euskal Herria contra la precariedad"

Data: 
Larunbata, Maiatza 28, 2016 - 17:30
Non: 
Bilbo
Antolatzen du : 
LAB sindikatua

LAB sindikatua.- Egungo eredu ekonomiaren aurrean aldaketaren beharra nabarmena da, eta horretarako ekintza sindikala eraberritu eta mobilizazio soziala suspertzeko bideari ekin dio sindikatuak, lantokietan zein kalean eraginez.

Ongi etorri Erefuxiatuak Ekimenak

Data: 
Larunbata, Maiatza 28, 2016 - 16:00 -tik Astelehena, Maiatza 30, 2016 - 17:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plazan, Irun
Antolatzen du : 
Herri eragile

errefugiatuakOngiEtorriIrunKartela.jpgOhar honen bidez datorren astebururako herri eragile ezberdinok antolatu dugun ekimen baten berri eman nahi dugu. Asmoa, errefuxiatuekin lotsarazi behar gaituzten gertakariekin  kontzientziatzea da, bai jendartea baina baita instituzioak ere.