Irautea sortzea delako dokumentala, datorren larunbatean Hendaian
Hendaitz Gazte Asanblada.- Datorren larunbatean, maiatzak 4, goizeko 11.00etan Hendaiako Hondarraitz auzoko Bask Rock Cafe tabernan (9, Rue des Figuiers - Pikondo karrika, 9), Irautea sortzea delako dokumentala eskainiko du Hendaitz Gazte Asanbladak, eta ondoren eztabaida izango da Kortxoeneako kideek lagunduta.


Datorren maiatzaren 4ean, asteazkena, hitzaldia antolatu du Sortuk pil-pilean dagoen preso eta iheslarien gaiaren inguruan. Juan Mari Olano eta Antton Lopez izango dira hitzaldian egungo egoera aztertu eta aurrera begirako erronken inguruan hausnartu asmoz.
Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.