Datorren ekintzak

Pelikula Kabigorrin: SHORT TERM 12

Data: 
Osteguna, Maiatza 12, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Donostiako zitaz aparte, Texasko South by Southwest, Locarno Zinemaldian eta, besteak beste, La Semincin parte hartu zuen filmak aurreko urtean, pelikularen kalitatea eta aktoreen lana aintzat etsi zuten hainbat eta hainbat sari erdietsiz. Destin Daniel Cretton zuzendariak bere esperientzia propioan oinarritu zuen nerabeentzako harrera zentro baten gertatzen den istorio hunkigarri hau.

Hitzaldia: arrantzaleen jakinduria

Data: 
Osteguna, Maiatza 12, 2016 - 19:00 -tik Ostirala, Maiatza 13, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Alde Zaharreko Kultur Etxeko 103. aretoa

Hondarribiko EH Bildu.- Datorren ostegunean, maiatzak 12, arratsaldeko 19:00 etan, ARRANTZALEEN JAKINDURIAri buruzko hitzaldi interesgarria emango digu Enrike Lekuonak.

Enrike Lekuona Itsas Ingeniaria da eta arrantza munduarekin harreman handia izan du betidanik.

Hitzaldia Alde Zaharreko Kultur Etxeko 103. aretoan izango da, esan bezala datorren ostegunean, maiatzak 12, arratsaldeko 19:00etan.

Podemos-Ahal Dugu-ko ‘Parlamentando’:Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindakoaren balantzea aurkeztuko dute

Data: 
Osteguna, Maiatza 12, 2016 - 18:30
Non: 
Izaga kalea 9 (Junkal elizaren ondoan)

Podemos-Ahal Dugu.- Ostegun honetan María Valiente eta Imanol Gude Podemos-Ahal Dugu Oarsoaldeako Gipuzkoako Batzar Nagusietako taldeko kideek egindakoaren balantzea aurkeztuko dute eta zure ekarpenak jasoko dituzte Batzar Nagusietara eraman ahal izateko.

‘Parlamentando’ izeneko ekitaldi hau herritarrei irekia da guztion artean egungo Gipuzkoa hobetzeko. Etorri Oarsoaldeako batzarkideak ezagutzera eta zure ekarpenak egin!

Erraustegiaren Aurkako Plataformatik laguntza eskaera

Data: 
Asteazkena, Maiatza 11, 2016 - 19:30
Non: 
Muara elkartea, Hondarribia

cartelHondarribiko EH Bildu.- Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Plataformatik laguntza eskatu digute: maiatzak 13-14 bitartean Gipuzkoa osoan aldi berean buzoneo masibo bat egin nahi da, erraustegiaren ondorioen inguruan gipuzkoar denei informazioa emateko.