Larunbat honetan, AntiFest kontzertua Lakaxitan
- Gehiago irakurriLarunbat honetan, AntiFest kontzertua Lakaxitan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Larunbat honetan, Apirilak 9, manifestazio nazionala dago Gasteizen "Hamaika eraso, hamabi erantzun. Feministok prest!" lelopean. Oarsoaldetik autobus feminista aterako dute.
Ordutegia: 11:00etan atera eta 15:00tan bueltatu.
Prezioa: 10 € (bazkaltzeko bokata barne).
Izena emateko:
- Oiartzun: Amazkar eta Txokolategia
- Orereta: Arkaitza
- Antxo: Leunda
Irunabar.- Apirilaren 7an izango da hilabete honetako Kabigorriko bertso-gaua. Jokin Bergara eibartarra, Iñaki Murua gabiriarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra eta Aitor Errazkin irundarra ariko dira kantuan apirileko bertso gauean, eta Manu Goiogana irundarra arduratuko da gaiak jarri eta saioa aurkeztu eta gidatzeaz.
Laurehundik gora preso eta erbesteratuen testigantzak jasotzen dituen Ametsen liburua aurkeztuko da datorren ostegunean, apirilak 7, arratsaldeko 19.30etan Alde Zaharreko Kultur etxeko 103 gelan.
Aurkezpenean Alfontso Etxegarai deportatuaren, Mertxe Txibite presoaren eta Joseba Sarrionandia iheslariaren testigantzak izango dira.
Bigarren Errepublika prozesu historiko interesgarrienetako bat da ikuspuntu soziologikotik begiratuta, Atlantikoaren alde batean zein bestean zabaltzen ari ziren aurrerapen sozialekin bat ez zetozen Espainiako egitura dekadente haien barrenean berrantolamendu politikoa, soziala eta kulturala ekarri zuelako.