Osteguna 7, apirileko bertso gaua Kabigorrin

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Apirila 7, 2016 - 19:30
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Apirilaren 7an izango da hilabete honetako Kabigorriko bertso-gaua. Jokin Bergara eibartarra, Iñaki Murua gabiriarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra eta Aitor Errazkin irundarra ariko dira kantuan apirileko bertso gauean, eta Manu Goiogana irundarra arduratuko da gaiak jarri eta saioa aurkeztu eta gidatzeaz. Bertso jarriak Uxue Larrukert irundarraren eskutik helduko zaizkigu; atzerrian da bera, baina iritsaraziko dizkigu bertsoak, ziur, nola edo hala.

Hitzorduari dagokionez, beti bezalatsu; 19:30etan ekingo diegu bertso idatziei eta amaitu bezain laister oholtzaratuko dira bertsolariak. Kontuan izan aparta izaten dela saioa amaitu eta afaltzen geratzeko Kabigorrik eskaintzen digun aukera. Guk aldiro baliatzen dugu, bederen; anima zaitezte zuek ere.

Etiquetak: