Otsailak 26, azken ostirala, presoen aldeko kontzentrazioa


Hondarribiko EH Bildu.- Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe? Galdera hauei erantzuten saiatzeko hitzaldia antolatu dugu Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin datorren asteartean, otsailak 23, arratsaldeko 19:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda kalea, 18). Euren ustez, hizkuntza eta generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna; eta honenbestez, baita jendartea egituratzen duen botere harremanen sarean kokatzeko elementuak ere.
Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria da eta Idurre Eskisabel Jakin taldeko kidea; eta biak kazetariak eta antropologoak izateaz gain, euskarak eta feminismoak ere uztartzen dituzte.
Horrela, “Euskalgintza eta feminismoa, azpiratuen aliantzak” gaiaren inguruan solasaldi interesgarria eskeiniko digute, esan bezala datorren asteartean.

Hirikilabs-eko jendearekin batera nodo mugikor bat muntatuko dugu. Eta zer da nodo mugikor bat? ba azpiegitura inalanbriko autonomoa, hiri zein herrietara Guifi.net-era konektatzeko balio duena. Ostegunero elkartuko gara, arratsaldeko 5:00etatik aurrera Tabakalerako Hirikilabs-eko egoitzan, anima zaitez eta parte hartu!