Datorren ekintzak

Hilaren 11n, otsaileko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 11, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Santa Ageda bezperan egokitu da otsaileko lehen osteguna, eta, hori dela eta, bigarrenerako egingo dugu guk Kabigorrirako deialdia. Beraz, otsailaren 11rako jarri dugu zita, Kabigorrin bertan, nola ez!, eta 19:30etatik aurrera.

Astelehen honetan kontzentrazioa Txingudi Antisexistak antolatuta

Data: 
Astelehena, Otsaila 8, 2016 - 19:30
Non: 
Irungo Zabaltza Plza
Antolatzen du : 
Txingudi Antisexista

erasosexistarikeztxikiBeste behin ere genero-indarkeria kasu bati erantzun beharrean aurkitzen gara. Oraingo honetan, neskatxa gazte bat izan da biktima. Hori salatzeko, otsailaren 8an, kontzentrazioa burutuko da, Txingudi Anti-Sexistak deiturik, Irungo Zabaltza plazan arratsaldeko 19:30etan. ASKI DA! ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!

Sendabelarrei buruzko sentsibilizazio tailerra

Data: 
Larunbata, Otsaila 6, 2016 - 09:30 -tik Igandea, Otsaila 7, 2016 - 12:55 -ra
Non: 
Hendaiako Baleak elkartean
Antolatzen du : 
Sendarbelarra

Echinacea PurpureaHeldu den otsailaren 6an, larunbatarekin, sendabelarrei buruzko sentsibilizazio tailer bat antolatuko dut Hendaiako Baleak elkartean.

Hau da batez ere oinarrizko jakituri bat eskuratzeko mundu horren inguruan eta gure kontsumo motari buruz gogoetatzeko. Interesatuak baldin bazaizte izena eman lehenbailehen helbide huntara (tokiak mugatuak izanen baitira): sendabelar@gmail.com. Bertzalde, lagundu  informazioa hedatzen zuen inguruan, afitxa lotuta atzemanen duzue, tailerrak goiz bat iraunen du (9.30etatik 13etarat)