Larunbatean Irungo Elatzeta Ikastetxearen eraikuntza berriaren inaugurazio ofiziala


AHTren aurkako Donostiako taldea.- Datorren ostiralean, ekainak 12, Baubo Ipuin Saioa eskeiniko du Beatriz Egizabalek Donostian, arratsaldeko 8’30etan Rekalde tabernan. Jende guztiari AHTren aurkako ekitaldi txiki honetara biltzeko animatzen diogu, baita AHT gelditzeko aldarria ozenki entzun dadin larunbata 13an Donostiako kaleetan egingo den manifestaziora ere, arratsaldeko 5’30etan Alderdi Ederretik abiatuta.
Tomas Elgorriaga preso hondarribiarraren aldeko sustengu taldeak, herritarrek Tomasi elkartasuna adierazteko asmoz antolatu duten argazki jendetsuan parte-hartzeko deialdia luzatzen du. Argazki hau, gaur ostirala, ekainak 12, euskal presoen eskubideen alde hilabeteko azken ostiralean San Pedro kalean egin ohi den elkarretaratzeren ondoren aterako da. Ondoren, argazkia Friburgoko Elkartasun taldekoei bidaliko zaio.
"Quien dijo miedo" Honduraseko estatu kolpetik 6 urtera, dokumentalaren emanaldia, bertan Hondurasen 2009 gertaturiko estatu kolpearen ondorioak azalduko zaizkigu. Dokumentalaren ondoren Rene Amador exiliatu politikoak gure galderei erantzugo die.