Aurtengo Kakusai agrozozketa
Bada 2 urte jada lehenengo KAKUSAI AGROZOZKETA antolatu genuela ALDATSA baratza kooperatiboakook. Oraingo honetan XALBARDIN baratza batu zaigu zozketa ez ohiko honen antolamendura.
ALDATSA eta XALBARDIN baratzak Hondarribiako agroaldean kokatutako baratza ekologikoak dira.
ALDATSAk bere bazkideen artean banatzen dituen 35 barazki saski ekoizten ditu. XALBARDIN Hondarribiako azokan, eskualdeko zenbait jatetxe eta 15 familiako kontsumo taldean banatzen du bere ekoizpena.
- Gehiago irakurriAurtengo Kakusai agrozozketa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano


Diktadura frankistatik monarkia parlamentariora pasatzeko, zalantzan jarritako “trantsizio eredugarria" izenaz ezagututakoari buruzko polemika da. Konbultsioak jotako aldi hartan berrehun bat hildako izan ziren eta faxismoaren aurkako borrokaren aldarrikapen ugariri uko egitea ekarri zuen oposizioko zati handi baten aldetik, uko egite horien artean errepublika jomuga zela.
Irunabar.- Ekainaren 4erako dago deituta 2014-2015 ikasturteko azken bertso gaua, 19:30etan Irungo Kabigorrin, Bidasoaldeko Ateneoan. Manu Goiogana irundarra Lesakatik helduko diren Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”rekin ariko da eta, era berean, guztiek egin beharko dute bertsotan Oihana Aranburu hondarribiarraren aginduetara, berak jarriko baititu gaiak, eta berak saioa aurkeztuko.