Datorren ekintzak

Bidegorri sarea hobetzeko eta zati berriak egiteko txirrinda martxa larunbatean

Data: 
Larunbata, Maiatza 9, 2015 - 11:00 -tik Igandea, Maiatza 10, 2015 - 10:55 -ra
Non: 
Mendeluko Gibeleta auzoa
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Udal eta Foru hauteskundeen kanpaina barruan txirrinda martxa bat prestatu dugu datorren larunbaterako. Goizeko 11:00etan abiatuko gara Mendeluko Gibeleta auzotik eta Amute, Kosta, Muliate, Soroeta eta Portutik igaro ondoren Puntalean bukatuko dugu jai txiki eta pintxo banaketa  batekin.

Txirrinda martxa honekin herriko bidegorri sarea hobetu eta zati berriak egin beharraren aldarria zabaldu bahi dugu.

Maiatzaren 7an, Kabigorriko hurrengo bertso gaua

Data: 
Osteguna, Maiatza 7, 2015 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar

Urtea nahi baino bizkorrago joan den honetan, ikasturteko azken aurreko saioarekin topo egin dugu. Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Saioa Alkaiza iruindarra, Miren Artetxe hendaiarra, Nahikari Gabilondo zarauztarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan.

Larreaundi Olaberria auzoko jaiak

Data: 
Osteguna, Apirila 30, 2015 - 14:00 -tik Igandea, Maiatza 3, 2015 - 23:55 -ra
Non: 
Larreaundi-Olaberria

Apirilak 30, osteguna
  - 14:00 Auzoko jubilatuentzat bazkaria
  - 19:30 Tirri-Tarra Kantu Poteoa

Maiatzak 1,ostirala
  - 08:30 Diana. Dultzaineroak
  - 10:00 Toka
  - 12:00 Hildakoen aldeko meza
  - 12:30 Kontzertua. Irungo Udal Banda.
  - 14:00 Kuadrilen bazkaria
  - 16:00-19:00 Rokodromoa

Kontzertua: SORKUN & DJ PATA

Data: 
Igandea, Apirila 26, 2015 - 20:00 -tik Astelehena, Apirila 27, 2015 - 19:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Non sartuta zegoen ere ideiarik ez izatetik, berriz ere musikaren lehen planoan dugu Sorkun Rubio. Kashbad taldearen itzulerak ezustean harrapatutako horiek badute beste aitzakia bat abeslari gipuzkoarraren ahotsarekin bat egiteko.