Laburmetraia larunbatean Lakaxitan
- Gehiago irakurriLaburmetraia larunbatean Lakaxitan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Irunabarren eskutik denboraldi berriaren lehen saioa.
Urritik aurrera abiatuko gara berriz ere kabigorriko bertso-gauekin, Kabigorri eta Irunabarrek elkarrekin egiten dutena. Aurtengoan, bertso jarriek ere tokia izango dute osteguneroko zitan. Bat-bateko saioen aurretik, bertso idatziak kantatuko dituzte Txingudiko bertso eskolako partaideek eta haien inguruko hainbat lagunek, txandan-txandan, beti ere. Ekimen honen helburu dira, batetik, eskualdean baztertu samarrik dugun bertsogintza molde honi keinu egin eta gozagarri aurkeztea, eta bestetik, Kabigorriko bertso gauak ekimenak irauten duen bederatzi hilabeteko tartearen bertso kronika modukoa osatzea; gure inguruari eta garaiari lotutako bertsozko testigantza bat biltzea, alegia.
Sabino Cuadrak hotsegin digu ahoko infezkio batekin dabilela eta ezin izango duela etorri hitzaldia ematera, beraz, ostegun honetarako Sabino Cuadrarekin prestatuta genuen hitzaldia atzeratu egiten dela abixatu nahi dizugu.
Epe motxean data berria jakinaraziko dizuegu.
Datorren urriaren 2an, ostegunean, arratsaldeko 19.30etan, Zuloaga Etxean HITZALDIA antolatu dugu. Hizlaria Sabino Cuadra izango da eta Espainiako Kongresuan izandako bizipenak kontatzen dituen "Arrojado a los leones" bere liburuaren aurkezpena egingo digu. Aurkezpen honetan, liburuan agertzen dituen bizipenak eta askoz gehiago ere zuzenean bere ahotik entzuteko parada izango dugu.

