Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP elkarteek elkarrateratzea deitu dute BBNNtan kutxa banku-fundazio bihurtzeko prozesua geldiarazteko
PNV, PSE eta PPk kutxak ebasteko duten planaren arabera orain arte gipuzkoar guztion ondare izan dena inolako kontrol publikorik gabe kudeatuko luketen 15 patronoak izendatuz Batzar Nagusitan egin nahi duten kromo-banatzearen aurrean, Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek gizarteari mobilizaziorako deia egin eta
elkarrateratzea deitu dute irailaren 18an, ostegunez, 13:00tan Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia).
Kutxa banku-fundazioan bilakatzea ez da legez derrigorrezkoa, eta badira alternatibak, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturikoa edota Ekai Center-ek planteatu duena, kreditu-kooperatiba forma duten aurrezki kutxen formula frantsesa adibidez.




Antolatzaileak: "Belabieta" Andoaingo Errepublikarrak, "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Tolosako Foro Errepublikanoa, Donostiako Errepublikarrak, Unidad Cívica por la República, Colectivo Republicano de EH.