Datorren ekintzak

Pasaiako segadaren 30. urtemuga, hitzaldia eta bideo emanaldia egingo ditzute ostiralean Hazian

Data: 
Ostirala, Martxoa 21, 2014 - 19:00 -tik 21:30 -ra
Non: 
Hazia kultur elkartean

Datorren larunbatean, hilak 22, 30 urte beteko dira Pasaiako badian Espainiako Poliziak tiroz Dionisio Aizpuru "Kurro" eta Pedro Mari Isart "Pelitxo" azpeitiarrak eta Rafael Delas "Txapas" eta Jose María Izura "Pelu" iruindarrak hil zituela. Orduan, Joseba Merino donostiarra atxilotu hartu eta torturatu egin zuten. Denak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak ziren.

Martxoaren 15an Hendaiako gazte eguna

Data: 
Larunbata, Martxoa 15, 2014 - 10:00 -tik 23:45 -ra
Non: 
Hendaiako Les Halles Merkatuan
Antolatzen du : 
Hendaitz Gazte Asanblada

10:00etan: Aitzina-ren prentsaurrekoa.

12:00etan: preso eta iheslarien aldeko txistulari diana.

13:00etan: bazkaria.

ondoren Jonny Platz-en Monologoa.

18:00etan: triki-bertso-poteoa.

21:00etan: kontzertuak:
 - 2ZIO
 - TXAPELPUNK
 - Juantxo Skalari & La Rude Band

bazkaria: 10€
kontzertuak: 7€
bazkaria + konzertuak: 15€

"Joxean's hil eben" filmaren proiekzioa Lakaxitan

Data: 
Ostirala, Martxoa 14, 2014 - 20:00 -tik Larunbata, Martxoa 15, 2014 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

cartel

 Datorren ostiralean, martxoak 14, Joxean's hil eben filma (2013) proiektatuko dugu Irungo Lakaxitan. Arratseko 20etan afari-merienda eskainiko du Lakaxitak, eta ondoren hasiko da proiekzioa. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariek egingo dute aurkezpena.