Kaleratzeak STOP BARRIKOTEEEEEE
- Gehiago irakurriKaleratzeak STOP BARRIKOTEEEEEE -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Martxoak 27, osteguna, Say Lindell-ek (aktibista soziala, psikologoa eta “La Ruptura sentimental, del amor al duelo” liburuaren egilea) “Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra gidatuko du Lakaxitan.
Humanitatearen historian zehar pertsonen arteko afektua kezka iraunkorra izan da. Mugimendu sozialetan elkar erlazionatzeko moduei buruzko interesa ez da beti nabarmena izan. Tailerrean kolektiboki galdera batzuk erantzuten saiatuko gara: erlazio guztiek jarraibide amankomunak dituzte? Ze erlazio mota existitzen dira? Nondik dator maitasun erromantikoaren ideia? Gure helburu nagusia gai interesgarri honen inguruan jakinmina pizten jarraitzea izango da.

Bigarren Errepublika Espainiako historiako aldirik bizienetako bat izan zen. Aldi horretan, herrialdeak kultur loraldi kartsua izan zuen arteen, literaturaren eta ideien alorretan. Gainera, horrekin batera, prentsa-mota berri bat sortu zen, eta finkatuta zeuden ohizko argitalpenak sortze berriko beste batzuekin berritu ziren. Testuinguru horretan, argazkigintza beste adierazpide bat gehiago izan zen kultur agerraldien multzoan. Horrek guztiak erreportari grafikoen papera indartzen lagundu zuen, eta, horren ondorioz, argazkilari handiak agertu ziren.
Espainiako bizitzan urte bizi haietako une nagusiak erakusten dituzten irudi hautatu batzuk jaso ditugu, eta baita eguneroko eszenak ere: kirolariak, abiazioaren goraldia, hiri-eremuetan gertatzen ari ziren aldaketa bizietatik aparte agertzen diren landa-agerraldiak…Irudi askok gertakizun politikoetako une giltzarriak, gero Gerra Zibilean amaitu zirenak, erakusten dizkigute: Alfonso XIII.aren abdikazioa, bandera errepublikarra daramaten manifestari-taldeak, botoemaileak hauteskunde-tokian, Manuel Azaña presidente aukeratua, Frances Masiá Errepublika aldarrikatzen, Asturiaseko greba orokorra, eliz erretzea, Casas Viejaseko eta Castilblancoko gertaera odoltsuak, jesuiten kanporatzea edo hauteskunde ondorengo Frote Popularraren poza…

San Migeleko adineko zentrotik idatzen dizuegu. Zentroa san Migel auzo elkartea eta Irungo udalaren elkalanaren emaitza da.
Ideia Auzo elkartetik proposatu eta udaleko arlo ezberdinekin lan egitearen emaitza da.
Auzoan dauden adinekoen kopuruari so eginez dator burutazioa, Anaka eta Anzarango adinekoentzat ere zuzenduta dagoela esan behar dugu.