Datorren ekintzak

Hitzaldia: "pertsonak eta harreman eredu berri batekin erronkei aurre egiteko gaitasuna"

Data: 
Asteartea, Otsaila 18, 2014 - 19:30 -tik 22:30 -ra
Non: 
Amaia KZ
Antolatzen du : 
Irungo EH BILDU

Bertan Peio Alcelay arituko da  hizlari gisa. Bera eta Koldo Saratxagaren esperientzia oinarri gisa hartuta harreman eredu berrien gogoeta egiteko parada ezin hobea izango da.

Hitzaldiak perfil  ekosozioekonomiko garbia badu ere, AMPO enpresaren ereduan oinarritua, egun gure gizartean geroz eta zabalduagoa den hausnarketa batekin dantzan ariko da; gauzak egiteko eta arazoak konpontzeko beste eredu bat posiblea dela alegia.

Marea errepublikarra ustelkeria eta monarkiaren aurrean

Data: 
Larunbata, Otsaila 8, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Otsaila 9, 2014 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plazan
Antolatzen du : 
Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”

cartel

Otsailaren 8an Cristina de Borbónek inputatu gisa deklaratuko du Nóos kasuaren barruan delitu fiskalak eta kapitalak zuritzeagatik. Horren aurrean, Gipuzkoako talde errepublikarrak, Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Errepublikarrak eta Tolosako Foro Errepublikanoa adierazi nahi dugu:

Bizin garen Estatuan justizia ez da berdina pertsona guztientzat, ezta gutxiago ere. Hori horrela, ustelkeria eskandalu ugari zigorrik gabe gelditu dira, edo zigortzeko epaiak izan ondoren Gobernuaren barkamena lortu dute.

Zapi erakusketa Hazian

Data: 
Igandea, Otsaila 2, 2014 - 12:00 -tik Osteguna, Otsaila 27, 2014 - 23:45 -ra
Non: 
Hazia kultur elkartean

Hazia kultur elkarteak zapi erakusketa antolatu du. Bertan, mota guztietako zapiak aurki daiteke: politikoak, aldarrikatzaileak, jai girokoak, ...

Erakusketa otsailaren 2an hasi zen iñauteriak arte ikusgai egongo da.