Marea errepublikarra ustelkeria eta monarkiaren aurrean

Non: 
San Juan Plazan
Data: 
Larunbata, Otsaila 8, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Otsaila 9, 2014 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”

cartel

Otsailaren 8an Cristina de Borbónek inputatu gisa deklaratuko du Nóos kasuaren barruan delitu fiskalak eta kapitalak zuritzeagatik. Horren aurrean, Gipuzkoako talde errepublikarrak, Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Errepublikarrak eta Tolosako Foro Errepublikanoa adierazi nahi dugu:

Bizin garen Estatuan justizia ez da berdina pertsona guztientzat, ezta gutxiago ere. Hori horrela, ustelkeria eskandalu ugari zigorrik gabe gelditu dira, edo zigortzeko epaiak izan ondoren Gobernuaren barkamena lortu dute.

Egiaztatzen dugu “Nóos kasuan” azkeneko hilabeteetan ageriko presioak izan direla estatu honen erakunde boteretsuen aldetik, hala nola Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza, Gobernua eta Erregearen Etxearen aldetik (ausartu ere ausartu dira “martirioa” dela esaten...), Cristina de Borbón infantaren inpunitatea eta kasua artxibatzea bilatzeko asmoz. Toleraezina eta justifikaezina da pertsona horrekiko faborezko tratua, eta soilik termino politikoetan azaldu daiteke, egindako egintzetatik kanpo, eta herritarrekiko berdintasun printzipioa urratuz.

Talde errepublikarrek egiaztatzen dugu monarkiaren ospearen galera handia, neurri handi batean ustelkeria eskandaluen, monarkaren beraren eta bere familiaren eta hurbileneko ziurkuluen jardunaren ondorioz.

 

Hori guztia kontuan hartuta, Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Errepublikarrak eta Tolosako Foro Errepublikanoa talde errepublikarrek mobilizaziorako deia egin nahi dugu eta modu horretan egoera hau gainditzeko bultzada eman nahi dugu herritar errepublikazaleen sortuko duten marea hiru-kolore indartsu baten bitartez, eta, bide batez, berandu baino lehen III Errepublikari bide emateko. Ustelkeriari frenoa jarriko dion Errepublika eta pertsona guztientzat justizia beraren aldeko apustua egingo duena. XXI. Mendean ez du zentzurik inolako monarkiarik izaterik.  

Etiquetak: