Fermo Alacant-eko Villena espetxera eraman dute berriro
Fermin Vila Irungo preso politikoa Alacant-eko Villena espetxera berriro urrundu dute, Irundik 700 Km-tara.
Abenduan bere aurka 2 epaiketa izan duenez, azaro amaieratik Alcala Meco espetxean zegoen preso irundarra. Fermoren aita gaixotu denez eta apirilean epaiketa berri bat izango duenez, Madrilgo espetxean geratzea eskatu zuen presoak baina ukatu diote eskaera eta urtarrileko lehen egunetan Villenako espetxera eraman dute.

Iepe!! Gaurkoan Lakaxita-ren kaleratze arriskuaz mintzatu gara bertako partaide den Iune Trecet-ekin. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo-ren egoeraren berri izan dugu jarraian. Esan Ozenki atalean Ernai-ko Aratz izan dugu beraien berri emanez.
Hiriko txirrindularien elkarteak autobus geltoki berria ezagutu berri du. Bisitaren ondoren, bere haserrea, etsipena eta harridura adierazi nahi du ikusi berri duen egoeraren ondoren:
Irungo EH Bildu.- Gaur goizean, EH Bilduko Etxebizitza lan taldeko Dani Berasategi eta Juan Mari Unanue, Izaskun Sorondo zinegotziarekin batera etxebizitza politikaren inguruan agerraldia egin dute.
Oarsoaldeko Elikadura Burujabetzaren Aldeko Eragileak.- Elikadura burujabetzaren aldeko Oarsoaldeko hainbat eragilek deituta, eskualdeko lehen bilera egin zuten atzo 40 bat pertsonek Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean.