Irungo eta Hondarribiko 21 establezimendu turistikoren lana aitortu du
Lehiakortasun turistikoko ziurtagiriak eskuratu dituzten Euskadiko Enpresei aitortza egin zaie maiatzaren 3an, 12:00etan, Donostiako Miramar Jauregiko Musika Aretoan. Eusko Jaurlaritzako Turismo Departamentuak antolatu du ekitaldia.

Euskal preso politikoak urrundu zituztela 30 urte betetzen diren honetan, Kalera kalera ekimenak "Maite zaituztegu, kalera!" leloarekin kartzeletara martxa antolatu du. Maiatzaren 20an autobusez martxa Euskal Herritik Espainiako eta Frantziako sei kartzelatara: Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roanne eta Saint Maur.
Sí se puede Irun. -Gure taldeak hainbat proposamen aurkeztu zituen duela aste batzuk energiaren iraunkortasunari buruz. Prposamen horietako bat zen sare elektrikoaren bezero izatea, bitartekaririk gabe, Iberdrolarekin edo beste edozein banatzaile edo komertzializatzailerekin kontatzeko beharrik gabe. Zalantzarik gabe, alderdi politikoen artean aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera bat zen.
Askapena erakunde internazionalistaren 30 urteurrena dela baliatuz, izaera bereko ekintza ugariren topagune bihurtuko da Irungo herria.
Change.org plataforman sinadura bilketa: