“Bidazi” elkarteak diru-laguntza kanpaina abian jarri du, bere proiektuan aurrera pausoak eman ahal izateko
Zer da Bidazi? Herritarrek herritarrentzako sortutako elkartea da Bidazi. Bidasoaldean hedatua, bertako baserritar, familia eta ekoizle ttikiak elkartzen dituena, haien osasunari garrantzia ematen diotelako eta eskualde hobe bat eraiki nahi dutelako, bertako ekonomia bultzatuz, lanpostu duinak sortuz eta lehenengo sektorea biziberrituz.

Atzo Emilio Castillo Hondarribiko euskal preso politikoa aske utzi zuten.
● osteguna 16 elkarretaratzea, 20:00etan Kolon pasealekuan, poliziaren komisaldegiaren parean.
Donostiako metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Jaurlaritzak 2017rako aurrekontuen proiektuan obra hau hasteko 4’7 milioi euroko diru-partida bat sartu duela salatzen du –beste 177 milioi konpometatzen ditu datozen lau urteetarako.
Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak elkarretaratzeak egin ditu gaur Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aurrean, gure hirian zeharo behar gabekoa eta desadostasun zabala pizten duen Metro bat eraikitzeko proiektua geldiaraztea eskatzeko. Jaurlaritzak berak 2013an “obra faraonikotzat” jo zuen egitasmo hau. Gasteizera joateko autobusa antolatu dugu eta 50 lagun inguru bildu gara.