Datorren ekintzak

Hondarribiko Gaztetxea hustu du Ertzaintzak

gedar.eus - Bete egin dira Hondarribiko Gaztetxeko kideen aurreikuspenak, eta gaur, martxoak 5, izan da gaztetxearen desalojoa. Ertzaintza goizeko aurreneko orduan bertaratu da Egiluz jauregi ingurura, eta kalea moztu dute hainbat patruilak. Gaztetxearen atzeko aldetik sartzen saiatu ostean, ate nagusiko sarraila aldatu dute indar polizialek.

Abotsanitzek baserritarren azoka egitea proposatuko du, koronabirusaren aurkako neurriak hartuta

Baserritarren azoka HondarribiaAbotsanitz Udal Taldeak koronabirusak eragindako alarma egoeran ere baserritarren azoka egitea proposatuko du hurrengo bozeramaileen bileran. Horretarako, janari-denda eta supermerkatuetan hartu diren babes eta higiene neurrien antzerakoak edo handiagoak hartzea proposatuko du.

'Herri Kanta 3.0', abuztuan eta hiru eszenatokietan

Herri Kanta (foto archivo)Abotsanitz.- Herri Kanta Jaialdia udaran antolatzeko proposamena egin du Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan, pandemiak eragindako neurrietara egokituta. Jaialdia hiru eszenatokietan burutuko litzateke aldi berean, eta talde guztiek hiruretan abestuko lukete. Horrela, jaialdia jarraitu nahi duten guztiek izango lukete horretarako aukera.