Ez itxaron guk zugatik zer egin dezakegun ikusi arte, baizik eta zer egin dezakezu zuk gainontzekoengatik?
Gure esperientzia luzeak erakutsi digu horrelako proiektu batean elkarlanean aritzeko mila modu daudela.
Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala izango da, lau/bost istorio labur independentek osatua. Lau/bost zuzendari ezberdinek hartuko dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

Bidasoa eskualdeko langabeen kopurua gora joan da azaroan. 6220 langabe daude Bidasoa eskualdean, urriaren bukaeran baino 120 gehiago. Irunen azken hilabetean 77 pertsona gelditu dira lanik gabe, eta Hondarribian , berriz, 43. Gaur egun Irunen 5276 pertsona daude langabezian eta 944 Hondarribian.