Datorren ekintzak

Bidasoaldean Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena martxan jarraitzen du

IMG_2821Irungo eta Hondarribiko herritarrak aukera izaten ari dira, hil honetan, haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro zertan inbertituko den erabakitzeko.

Irungo zenbait auzo-elkarte eta bestelako eragileen eta herritarren laguntzari esker, parte hartze tailerrak egiten ari dira GFAko teknikariek eta herritarrek. Pasa den ostiralean lehenengoa burutu zen eta hurrengo egunetan beste bi gauzatuko dira:

AHTren aurkako III. Bizikleta-Martxa desobeditzailea: : Uztailaren 25etik Abuztuaren 1era Castejonetik Gasteizera

fotoMugitu! Mugimendua.- Mugitu! desobedientzia mugimenduak antolatuta, AHTren aurkako III. Bizikleta-Martxa desobeditzailea egingo da, aurtengoan Nafarroan eta Araban barrena. Uztailaren 25ean hasiko da Castejon-en eta 8 eguneko ibilbidean Nafarroako Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Gopegira hurbilduko da, Gasteizen abuztuaren 1ean amaitzeko.  Bizikleta martxan zehar hitzaldiak eta tailerrak, mahainguru eta eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak eta protesta ekintzak egingo dira. Halaber, lurraren aldeko borroketan eta jendarte eredua eraldatzeko ekimenetan dabiltzan pertsona zein kolektiboekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko aukera emango du bizikleta martxak.