Irungo Txiflando antzerki tailerraren “FIÑIXTTERRE” antzezlana, Antzezmotz lehiaketaren irabazle
Antzezmotz, Urretxun burutzen den antzezlan laburren lehiaketa da. Bertan Euskal Herri osotik iritsitako piezak aurkezteko aukera dute talde sortzaileek. Kamakros antzerki taldeak antolatzen du lau egunetan burutzen den antzerki jaialdia. Aurten 11 talde aurkeztu dira, gehienak gaztelerazko proposamenekin.

Hau izan da Hondarribiko EHBilduk udal plenoan aurkeztu eta aho batez onartua izan den adierazpena:
Abotsanitz Herri Batzarra Eusko Jaurlaritzan izan da atzo goizean, Dendartean eta Euskal Dendak elkarteek gonbidatuta, herri komertzio eta saltokien babeserako jorratu den mozioa jarraitzen.