Prebentzio kanpainak ezinbestekoak dira
Irungo EH Bildu.- Azken aste hauetan hainbat komunikabideetan eraso sexisten berri jakin izan dugu, azkenak, Iruñeako San Ferminetan emandakoak. Baina ekainaren amaieran bai Ibarran baita Irunen ere, gure herrian, emandako erasoak ere ezagutu izan ditugu.
- Gehiago irakurriPrebentzio kanpainak ezinbestekoak dira -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Irungo EH Bildu.- 80 urte betetzen dira aste-bukaera honetan Irun erre zenetik. Ordu hartan, 1936an, altxamendu faxista baten ondorioz piztutako gerra batean zegoen murgilduta gure hiria. Gerrate hark herritar asko beraien etxeak eta herria atzean uztera behartu zituen, Irun eta Hendaia batzen dituen zubia gurutzatzera bultzatuz.
Beste behin ere, OTANeko militarrek maniobra militarrak burutzen dabiltza Bardeetako poligonoan. Oraingoan espainiar ejerzitoari tokatu zaio gure lurrak erabiltzea, duela urte batzuk Frankok lapurtuak eta munduko erakunde terroristarik handienari emanak, OTANi.
GUGEU programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, eta Mugi Hadi Mondragon Unibertsitateko ikasleen elkartearekin elkarlanean. Euskararen, frantsesaren eta gaztelaniaren erabilera sustatzen da bertan, elkarrizketa taldeen eta parte hartzaileek bultzatutako jardueren bidez.