Datorren ekintzak

KUTXA: Ventasen 2 kutxazain behar ditugu

LandetxaKajero100Gaur sinadurak Kutxabank-eko bulegoan eman dira

Landetxako Auzo Elkarteak.- Ventasetik dagoeneko urte asko dira banketxeen bulego bat irekitzeko eskaria egiten ari garela.Izan ere, gure auzoa baita bulego bat ez duen auzo bakanetakoa. Hortaz gure bizilagunak bankuko edozein tramite egiteko ere, beste toki batera joan behar izaten dute.

Puntuz puntu programa egiten FEMINISMOA

2015-03-04 19.42.49Atzo asteazkena, martxoak 4, Irungo Oiasso museoan Feminismoa gaitzat hartuta hitzaldi - solasaldia burutu zen EH BILDUk antolatuta. Ekimen hau datozen maiatzean ospatuko diren Foru eta Udal hauteskundeei begira, Gipuzkoako EH BILDUren programa puntuz puntu osatzeko jardunaldien barnean kokaturik dago.

2 orduko lan saioa izan zen eta bertan Laura Gomez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria eta Idoia Ormazabal, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea EH BILDUren aldetik egon ziren aurkezpena eta azalpena egiteko.