lakaxita gaztetxea korrika 18
- Gehiago irakurrilakaxita gaztetxea korrika 18 -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
antxetamedia.info.- Maiatzaren 3tik 5era Bidasoan Euskaraz jaialdia egingo dute Pausun. Antxeta Irratiak, eta Urruñako Berttoli eta Bakalau elkarteek antolatu dute egitasmoa beste urte batez, eta Hendia, Urruña, Irun, Biriatu eta Hondarribiko bizilagunak elkartzea izango du helburu. Kantu afaria, pintxo txapelketa eta pala partidak ez dira faltako.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko izaera naturala indartzeko asmoz sortutako jaialdia da Bidasoan Euskaraz. Maiatzaren 3an hasi eta 5era bitarte, ostiraletik igandera, luzatuko da, eta hiru egunez kirola, musika, gastronomia eta jai giroa uztartuko dituzte Bidasoa aldeko herritarrek.
AHTren aurkako Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako taldeak.- AHTren aurkako taldeek Astigarraga eta Irun tarteko egitasmoaren bultzada berria salatu eta “Euskal Y”-a mugarekin lotuko duen proiektu berriak eskualdean trenbide azpiegiturak eta kalteak bikoiztu egiten dituela salatu dute.
Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako AHTren aurkako taldeek gogor salatzen dute Espainiako gobernuak azken asteotan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatian eta Iparraldeko mugaraino doan tartean “Euskal Y”-a eraikitzeko egitasmoari bultzada berria eman asmoz udalerri kaltetuetara bidali dituen “hastapeneko” txostenak. Bertan Astigarragatik Biriatuko mugaraino eraikitzeko apustua mantendu eta Donostialdean, Oiartzunen. Lezon eta Irunen trenbide sare berriak eragindako kalteak bizkoiztu egingo litzuzkeen proiektu aldatu bat bultzatzen du. Hori dela eta, datorren maiatzak 14 asteartean Oreretan egingo den batzarran parte hartzeko dei egiten diegu eskualdeko jende eta talde sozial guztiei, arratsaldeko 7’30etan Zintzilik Irratiaren egoitzan (Tomas Perez kalean dago hori), hain zuzen ere proiektu txikitzaile horren aurkako informazioa herritarrengana zabaltzeko eta AHTrekiko oposizioa adierazteko ekimenak antolatzeko helburuarekin.
Maiatzan zehar 149 pertsonatan jaitsi da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 145 pertsona Irunen eta 4 Hondarribian. Nahiz eta Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da gure eskualdea, maiatzan Behe Bidasoa da langabezi tasa gehien jaitsi den eskualdea.
Alternatiba. DONOSTIA.- Alternativa. DONOSTIAn.- Alternatibako bozeramaile Diana Urreak, herenegun Irunen ospatutako Alarde egunaren balantzea egin du gaur. Deitoratu du udal gobernuak -“beste talde batzuen adostasunarekin”- eta hainbat komunikabideek “onartezina den egoera ontzat eman” dutela berriro, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea helburu duen gizartearentzat onartezina dena: “Normaltasuna esaten diote emakumeak diskriminatzeari, Irungo alkate eta EUDEL bezalako instituzio bateko lehendakariordeak berdintasun legea tranpa eginda urratzeari eta normala deritzote komunikabideek, pribatu zein guztion diruz ordaindutako publikoek ere bazterkeria jaso eta babesteari”.