Datorren ekintzak

Emakumearen eguna ez delako Martxoak 8ra mugatzen

foto rueda prensaIrungo Bilgune Feminista.- Elkarlanak indartu egiten gaitu. Elkarrekin indartsuagoak gara. Elkarrekin mundua aldatu dezakegu.

Mundua aldatu ez dakigu, baina hilabete honetako egunak kolore ezberdinez eta kontu polit pila batez betetzen saiatu gara hemen bildu garen lagun guztiak.

Eragile desberdinak gara, baina helburu berdina daukagu, batean behintzat ados gaude, denok herri feminista bat nahi dugu, pertsona guztiak berdintasunean bizi ahalko diren herria.

Eta horretarako, arlo ezberdinetatik, Martxoaren 8a barnebiltzen duen hilabete honetan, ekitaldi anitzak antolatzen saiatu gara, bakoitzak gure esparrutik, ekarpena egiten saiatu.

Martxoak 21: Arrazakeria Eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Cartlel

Irungo Bildu.- Martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honetan Euskal Herrian eta mundu osoan xenofobia, gertakari arrazistak eta horien iturburuak salatzen dira.
Gipuzkoako herri administrazioen iritziz, Gipuzkoako eta Euskal Herriko kultura eta jatorri aniztasuna gure jendartearen ezaugarri aberasgarrienetariko bat da.

Mila esker

cartelBIDASOAKO STOP KALERATZEAK.- Testutxo honen bidez Koldo Salinasek izan zuen keinu polita eskertu nahi dugu. Bere “Txoriso-Esnea” txokolatezko goxoarengatik eta Stop Kaleratzeak aipatzeagatik, honek desjabetuak izateko arriskuan daudenei eta hauek etxebizitza den oinarrizko eskudibidea ez galtzeko lan egiten dugunoi indarra ematen digulako. Adibide honek gure herriko saltoki eta ostalaritzan fruitua emango duelakoan gaude. Denok laguntzen ahal dugu, moduren batean, ain bidezkoa den kaleratzeak ekiditea bezalako zergati batean.

Presoen aldeko mosaiko erraldoia

Aurten ere, iaz bezala, Herrirak Euskal Herriko herri eta auzoetako plazak jendez betetzera deitu du presoen eskubideen alde eta espetxeak hustu bidean. Espainiar eta frantziar estatuen blokeo estrategia gainditzeko herritarroen aktibazioa beharrezkoa da.Beraz, urtarrileko mobilizazio erraldoiaren ondotik, plazak betetzeko erronkari helduko diote.

Irrati Komunitarioen Europako II. Topaketak

foto

Bigarren aldiz antolatzen ditu Irrati Komunitarioen Jardunaldiak Antxeta Irratiak, Europa Mailako beste Irrati Komunitarioekin burutzen dituen proiektu ezberdinak baliatuz. Duela bi urte burutu zen lehena; 2006ean hasi zen Antxeta Irratia AMARC Mundu mailako irrati komunitarioen elkartearen barnean lan egiten.