Datorren ekintzak

EH Bildu-ren zuzenketak 2016ko udal aurrekontu proiektuari

imagenIrungo EH Bildu.- Lehenik eta behin esan beharra dago Irungo udal gobernuak 2016ko aurrekontuak onartzeko zeukan lehenengo data abenduak 29a zela, baina barne araudia urratzeagatik aurrekontuen onarpenerako osoko bilkura atzeratu behar izan zuenez, Euskal Herria Bildu udal taldeak aurkeztutako zuzenketak baliogabe geratzen zirela ulertuta erretiratu egin genituela.

Antxeta Irratia, 15 urtez, Uhinak Orrazten

Antxeta Irratia.- Hamabost urteko ibilbidea ospatzen ari da Behe Bidasoa eskualdeko Antxeta Irratia. 2001.urtean, Pausumedia eta Entzun Ikus (Gure Irratia) elkarteek sorturik, Hendaia, Irun, Urruña, Biritu eta Hondarribiko eskualdea batzen dituen irrati elkartea bere unerik oparoena bizitzen ari da une hauetan.

Bienvenida Emazabel plaza

Hondarribiko EH Bildu.- Martxoaren 8aren karietara, Hondarribiko EH Bilduk ekintza egin du herriko kaleei emakume izenak ere jartzea aldarrikatzeko -gaur egun, bakarra baita-.

Hawaii txiki aurrean dagoen plazari Bienvenida Emazabel hondarribiarraren izena jarriko dio.

Oroimena, ospea edo zenbait arrazoi tarteko, herriek bere nortasuna gorde nahi dute kale-izendegiaren bitartez.