Datorren ekintzak

Irungo kirol instalazioak hobetzeko konpromisoei data jarri diete Gipuzkoako Batzar Nagusiek, EH Bilduren ekimenez

Jokin Melia en el plena de Juntas

EH Bildu.-Gipuzkoako Batzar Nagusiek honakoa adostu dute gaurko saioan; batetik eskumena duten instituzioel Irungo kirol pabiloi berria egiteko proiektuari sel hilabeteren epean ezarri diezaioten finantzaketa-konpromisoa. Bestetik, Plaiaundiko kirol-instalazioak Txenpereneara eramateko hitzarmena berritu eta klubekin hitzartutako aurreprolektuarekin aurrera egiteko sei hilabeteko epea ere ezarri dute.

Apirilaren 5eko manifestazioan parte hartzeko deia

KARTELA APIRILAK 5a

Soldata eta pentsio duinak, bai horixe! hemen! eta guztiontzat. Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata, bidezkoak eta nahikoak. Gutxieneko soldataren adinako gutxieneko pentsioa.

EHPM.- Errebindikazio horiekin, emakume, gizon eta gazteei dei egiten diegu APIRILAREN 5ean Bilbon (17:30ean Jesusen Bihotzetik) Donostian (17:30ean Boulebardetik), Gasteizen (12:00etan Artiumetik) eta Iruñean (18:00etan Baluarteko plazatik) manifestatzera, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dien soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.