Datorren ekintzak

Gipuzkoako Gizarte Asanbladak EAJ eta PSEk gehiago dutenei zergak jaisten dizkietela salatu egin du

rpAsambleaSociGip01Gipuzkoako 38 aberatsenek zerga honen erreformarekin etekina aterako diote, bakoitzak urteko 408.316 euro gutxiago ordainduko baitute; honek, guztira urteko 15,5 milioi euroko galera suposatuko dio Gipuzkoari.

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurrak batuko ditu kirolak

Maiatzaren 23an 15:00etatik 19:00etara izango da Kirolaren Festa Ficoban, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 8 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek antolatu dute jarduera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez.
 

EH Bildu, EAJ-PNV eta SPIko zinegotziak ekainaren 10eko Giza Katean izango dira

Atzoko egunean Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatu duen Giza Katerako atxikimendua adierazi zuten EH Bildu, EAJ-PNV eta SPIko zinegotziek. Horrela, Irungo Gure Esku Dagoren taldeari egokitu zaizkien 1000 pertsonen bilketara batu dira guztiak.

Hamabi enbaxadorek Irun eta Hondarribian bertan egindako produktuak sustatuko dituzte

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, gureGOURMET proiektuaren bigarren edizioa arrakastatsua izan dadin lanean ari dira. Promozio eta komunikazio proiektu bat da, hiritarrek Irun eta Hondarribian bertan ekoiztutako bertako produktuen promozioa egitea helburu duena.