Errefuxiatuekin elkartasunaren bizikleta martxa Irundik
Ekainak 20 Errefuxiatuen Nazioarteko eguna. Igandea 19 Elkarteratzea- Manifa Donostian eta bizikleta martxak
Datorren ekainaren 19 13:00etan Gipuzkoako Harreraren Aldeko Plataformak elkarretaratzea-manifestazioa deitu du Donostian errefuxiatuekin elkartasuna erakusteko.
Egun hori hautatu dugu, Ekainaren 20 Asilo eta Babesaren Nazioarteko eguna delako eta gerra dagoen edo eskubideak urratzen diren herrialdeetatik ihes egin beharra duten pertsonen eskubideak aldarrikatu nahi ditugulako.

Hondarribiko EH Bildu.- Aurreko astean egin zen Udal Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztu genuen Aniztasun eta Identidade Sexualen aldeko adierazpena onartu, eta ekainak 28an (bihar) Sexu Askatasunaren Nazioarteko egunaren kari, elkartasun keinu moduan, egun horretan Udaletxeko balkoian ortzadarraren bandera jartzea onartu zen.
AZKEN ORDUKOA!!!!!! Iban Gartzia "KIKI" euskal internazionalista bihar (igandea) iritsiko da Barajasera, goizaldeko 7:00 aldera.
Laugarren urtez, Alde Zaharra-San Juan Auzo elkarteak ekitaldi desberdinak antolatu ditu Ama Xantalen (abuztuak 18), auzoko zaindariaren eguna dela eta.