
Alarde Parekidearen Junta.- Nekez adieraz ditzakegu hitzetan ekainaren 30ean San Martzial Alardean bizi izan ditugun sentimendu sakon hunkigarriak. Ziur gaude desfilearen barruan nahiz espaloietan parte hartu duzuenek ederki ulertzen diguzuela.

Irungo EH Bildu.- EAEko Auzitegi Nagusiaren euskararen normalizazioaren aurkako azken epaiak hautsak harrotu ditu. Gauzak hala, aurreko astean egindako azken udalbatzan EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekinek eraso horiek gaitzesten zituen mozio bateratua aurkeztu zuten, euskararekin duten konpromisoa berretsiz.
Atzo, adinekoen elkarteen jakinarazpen bat argitaratu genuen, autobus-geltokien egoera larriari buruz. Egoera horien argazkiak bidali dizkigute gure posta elektronikora.