Datorren ekintzak

Lluís Companysen deportazioa azalduz eta oroitaraziz

irudiak

Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkartea.- Oroimenaren bidean, beste katebegi bat itxiko du gaur Irunek. 2020ko azken Osoko Bilkuran aurkeztu zuen Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimena. Orduz geroztik, bertan zehazturiko ekintzak burutu dira, eta gaur azkenekoa gauzatuko da: «Avenida zubian euskarri fisiko baten ezarpena, kataluniako presidentaren deportazioa azalduz eta Avenida zubiko entrega oroitaraziz».

"RESIDENCIAS SA, El negocio de los cuidados en Euskal Herria" Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena Irunen

RESIDENCIAS SA, El negocio de los cuidados en Euskal Herria

Gipuzkoako Senideak elkartetik, Urtarrillaren 3an Irunen egingo den aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Guk aurkezpenean parte hartuko dugu. Eskertuko genuke informazio hau zabaltzen laguntzea.

Interesekoa izango zaizuelakoan, bertan espero zaituztegu.

Sabadell Bankuak eta Solvia higiezinen agentziak etxegabetzen jarraitzen dute

logo

Stop Desahucios Oarso - Bidasoa.- 2020an huts egindako ebregabetze salakera baten ondoren, non epaitegiak ez zion arrazoia eman, Sabadell Bankua berriro ebxegabetzen saiatu da.

Oraingoan, Solvia higiezinen enpresaren aginduz, ateari ostikada bat eman diote, sarraila lehertu dute, aldatu egin dute eta burdin sareak eta alarmak jarri dituzte.