Datorren ekintzak

3000 sinadura Irungo Herri Galdeketa bermatzeko

Hartu Hitza.- Otsailaren 18tik aurrera Irungo Herri Galdeketa bermatuko duen sinadura bilketaren epea irekiko da apirilaren 29ra arte. Epe honetan zehar, Irungo auzo guztietan mahaiak jarriko dira sinadura kopuru gehiena lortzeko asmoarekin. Izan ere, DENON ARTEAN 3000 sinadura lortu behar ditugu prozesuak aurrera jarraitzeko.

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioak datorren martxoaren 15ean banatuko ditu bere sariak

TAS8M2015_31Ainara Elizondo (Hondarribia) eta Juan de Molina (Ubrique, Cadiz) helduen kategorian eta Aitor Agesta (Zubieta, Nafarroa) eta Inés Rodriguez (Fuensalida, Toledo) gazteen kategorian, izan dira Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren III. edizioko irabazleak.

Galdetegia

fotoHondarribiko EH Bilduk herriaren gaineko diagnostikoa abian jarri nahi du, eta horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza. Gure herriaren egoera zertan den ezagutu nahi dugu: arazoak, kezkak, beharrak, ideiak, proiektuk, etorkizuna... zuen iritzia azken finean. Hori guztia ezagutzeko tresnatako bat, behean agertzen den estekako  galdekizuna dugu. Biziki eskertuko genizuke erantzungo bazenu, honen bitartez herritarren hitza jasoko baitugu. Bete eta zabalduaz egin herri!