IRPH Entidades-en inguruko salaketa, epaiaren zain
irphstop.plazan.net.- IRPH Entidades aplikatzeagatik Kutxabanken aurkako salaketa epaiaren zain geratu da gaur Donostian. IRPH Stop-en talde juridikoak defentsaren argumentu guztiak gezurtatu ditu, eta Kutxabanken ordezkariak finean IRPH Entidades indize ofizial bat dela besterik ez du esan.
Kanpoan, beherago ikusi ahal duzun prentsa-oharra eman dugu aditzera. Agerraldian hainbat lagun eta eragilek babestu gaitu, hala nola Kaleratzeak Stop Gipuzkoa, Rafa Mayoral (PAH-ren koordinadore legala), Ander Rodríguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Diputatua (Bildu), eta hainbat hautetsik, tartean hauek: Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu-ko legebiltzarkidea Gasteizen), Tania González (Podemos-eko eurodiputatua), Paloma López (IU-ko eurodiputatua), Inko Iriarte, Judit García eta Enrique Martínez (Bildu-ko batzarkideak Gipuzkoako Batzar Nagusitan)
- Gehiago irakurriIRPH Entidades-en inguruko salaketa, epaiaren zain -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Sakabanaketak ez du oporrik hartzen. Horregatik hileroko azken ostiraletan, arratsaldeko 8tan, Zabaltza plazan burutzen den euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kontzentrazioak 71 pertsona bildu zituen joan den Irailaren 26an.
Hondarribiko gazte asanblada.- Aupa gazteak! Joan den urtean bzela, aurten ere txirrinda martxa bat antolatu dugu. Joan den urteko programazio antzekoa da. Aldatzen den bakarra, Bera eta Lesaka herriak martxa horretan sartzen saiatu garela da. Lehen aldia da hainbeste herri biltzen garela eta ikusiko dugu beraz gauzak nola ateratzen diren.
Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra Alemaniako Manheim herrian atxilotu zuten atzo ostiralean. Alemaniako Ikerketa Kriminaleko Bulego Federalak (BKA), Polizia Nazionalak eta CNIk elkarrekin egindako operazio batean atxilotu zuten iheslari politikoa.