Datorren ekintzak

Irailan Irunen jaitsi da langabezia, Hondarribian berriz igo da

Jakitera eman dituzten datuen arabera, irailan 44 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 67 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.282 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,3 hain zuzen. Iazko irailako hilabetearekin konparatua 229 langabe gutxiago daude orain Irunen.

LAB sindikatua Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailetik altxa da, langileei egindako iruzurra salatzeko

: lab.eusLAB.- Gaur, Bilboko Eusko Jaurlaritzako Delegaritzan Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailea bildu da. 2018an Haurreskolak Partzuergoaren langileentzat LAB sindikatuak sinatutako akordioan garatzeke zeuden kudeaketa arloko negoziazioan aurrera egiteko asmoz etorri gara. Izatez, 2018ko akordioa sinatu genuenetik, bere garapena lortzeko helburua izan dugu eta horren alde etengabe lan egin dugu.

Etxez etxeko languntzan diharduten langileen eskaerekin bat

EH Bildu Hondarribia, LogotipoaEH Bildu Hondarribia.- Jakin berri dugu Hondarribiko etxez etxeko laguntzan diharduten langileek greba deialdia iragarri dutela. EH Bilduk bat egiten du langileen eskaerekin. Enpresari eskatzen diogu langileen oinarrrizko eskaerak onartzea eta indarrean jartzea. Era berean eskatzen diogu Hondarribiko Udal Gobernuari behar besteko urratsak egin ditzala langileen eskubideak eta eskakizunak betetzeko.

Protesta pertsonen aldeko eta Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia eta Frontexaren aurka mugan

Concentración HendaiaInor ez da ilegala. Frontières bloquées, droits bafoués. Bloqueo en fronteras, derecho denegados

Gaurko egunez giza eskubideak, gizarte dezenteago bat aldarrikatzeko biltzen gara muga honetan.

Lehenik, muga hau Europa barnean dela gogoratu behar dugu. Hortaz, Schengen espazioaren barruan poliziak ezin du jendea identifikatu eta gelditu. Ezin du kontrol arrazistarik egin; jendea ilegalki kanporatu; ezin die adin txikikoei babesa ukatu… Aldiz, hori guztia egiten dute, paperak ez izateagatik deliturik egin gabe ere 90 egunez giltzaperatzen dute; gertatzen ari den hainbat gauza aipatzeagatik.