Datorren ekintzak

Satorralaiak Metroaren pasantearen inposaketa salatu eta maiatzak 25ean Donostiako Udal-Plenora herritarrak biltzeko deitu proiektuarekiko arbuio soziala adierazteko

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gogor salatzen du Metroaren pasantearen egitasmoa era zeharo inposatzailean eta inolako partehartze sozialik gabe inposatzen ari direla erakundeak.  Gaur goizean erakundeek zuten hitzorduaren berri jakin bezain laister, Satorralaiako hamar bat kide Amarako EuskoTrenen geltokiaren aurrean konzentratu gara obren esleipena gaitzesteko (argazkia bidaltzen ditugu)  

“Eskola kirolaren festa”, Irun, Hondarribia eta Hendaiaren arteko lotura gisa

“Eskola kirolaren festa”ren beste edizio bat burutu zuen atzo, maiatzak 24, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako ikasleak biltzeko asmoz. 2014az geroztik egiten da ekimena, eta ohi den moduan, FICOBA Erakustazokan izan da, 15:00etatik 19:00etara.

Bigarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, maiatzan 186 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 172 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.927 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %13,5 hain zuzen. Iazko maiatzako hilabetearekin konparatua 492 langabe gutxiago daude orain Irunen.

IREKIk preso eta iheslariak etxerako bidean jartzearen alde langileen artean 79.383 sinadura bildu dituela, eta Foro Sozialaren eskutan utziko dituela iragarri du

Goizeko 11:00ak zirenean, bost minutuko aldea eta eguraldi onarekin, IREKIk ekimenaren deialdiari jarraikiz ehundaka ibiltariz osatutako zutabe bana abiatu dira Arangiz eta Otazutik Gasteizeko hirigunerantz.