Datorren ekintzak

Jose Antonio Santanok, Xabier Iridoy Hirigintza ordezkaria kargutik kendu du

bidasoa.hitza.eus.- “Ezin dut Hirigintza ordezkari bezala mantendu pertsona bat harekiko konfiantza osoa galdu dena, eta gainera, ikerketa teknikorik gabeko hirigintza akordio bat lortu duela onartzen duena”. Jose Antonio Santano Irungo alkateak kargutik kendu du Xabier Iridoy (EAJ) gaur arte Hirigintza ordezkari zena. Arrazoi nagusiena, Korrokoitzeko gaiaren kudeaketa, aurreko bi esaldi horietan laburtuta.

Hilaren 19an pentsiodunak kalera irtengo dira berriro ere

Mila bat pentsiodun elkartu gara gaur San Juan plazan eta Postetxeko bulegora joan gara %0,25eko igoera ziztrina jakinarazten zaigun eskutitza itzultzeko.

Gipuzkoako pentsiodunen elkarteetara joko dugu pentsiodunen baterako mobilizazio koordinatu bat egiteko Gipuzkoa osoan, eta  otsailaren 22an, denok batera ZERBAIT egiteko aukera ote dagoen aztertzeko; izan ere, data horretarako pentsiodunen mobilizazio orokor bat prestatzen ari gara.

X Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako eta Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketa, egile berrientzat

cartelElkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako X Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako eta Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketa, egile berrientzat iragartzen du.