300 lagun ongi etorria egin zioten Juanrari Larunbatean
Larunbatean, 300 pertsona inguru bildu ziren San Juan plazan Juanrari ongi etorria emateko.
Larunbatean, 300 pertsona inguru bildu ziren San Juan plazan Juanrari ongi etorria emateko.
Beste behin ere, irundarrek presoekin elkartasunak ez duela mugarik erakutsi zuten.
Joan den larunbatean, eguraldi txarrari aurre eginez, euskal preso eta iheslariak Euskal Herriratzeko eskatu zuten mosaiko erraldoi bat egiten San Juan plazan.
![]()
IZEN EMATEAK:
Irungo Gazte Informazio Bulegoan (Foruen kalea, 2)
EGUNAK: ekainaren 10, 11, 12 eta 13an
ORDUAK: 18:00etatik 19:30ak arte

Azken hiru hilabeteetan jaitsi da langabezia gure eskualdean baina ekaineko jaitsiera nahiko modu nabarian eman da. Irunen 174 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5244 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,2 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 424 langabe gehiago daude orain Irunen.

Kurtso berria, gure inguruko herri eta hirietako kaltetuek bizi duten egoera gordina kalean salatuz, hasi nahi dugu. Uda garaian dena geldirik dagoela ematen badu ere, gero eta jende gehiago dator batzarretara, beraien kasua azaldu eta etxe kaleratzeen aurkako borrokari ekiteko prest.