Irunen ere Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatu zen
Atzo arratsaldean Irungo San Juan plazan, "Konponbideari erasorik ez - utzi bakean Euskal Herria" lemapean, 150 lagun inguru bildu ziren kontzentrazio batean Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko. Bertaratutakoek "aurrera", "atxilotuak askatu" eta "errepresioa ez da bidea" irakur zitekeen kartelak eramaten zituzten.



Hilabeteko azken ostiralero bezala, atzo ere preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatu ziren Irunen. Baina ohiko elkarretatzea egin beharrean, hamarnaka lagunek, zuziak hartuta, Irungo hiriaren erdialdeko kaleetatik preso eta iheslariei elkartasuna adierazi zieten.