Hondarribiko EH Bilduk elkarretaratzea deitu du Greziar herriarekin elkartasunez
Hondarribiko EH Bilduk Greziar herriarekin elkartasunez eta Syrizaren gobernuari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du ostegunerako San Pedro kalean.
Hondarribiko EH Bilduk Greziar herriarekin elkartasunez eta Syrizaren gobernuari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du ostegunerako San Pedro kalean.
Bihar hasiko da, Castejonen, Mugitu! mugimenduak antolaturiko AHTren aurkako III. Bizikleta Martxa desobeditzailea. Aurtengoan Nafarroatik Arabara egingo da ekintza hori: uztailaren 25ean hasi eta 8 eguneko ibilbidean Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Zigoitiara hurbilduko da, abuztuaren 1ean Gasteizen amaitzeko.
Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.
Irribarrez eta The Arlotes lagunek elkar lanean espainiar estatuaren aurkako akusazioak marrazkitan jaso eta bideo eder hau egin digute!
Akelarreko GUREA eta ZARENA ZARELAKO taldeak ikusgarri eder batentzat elkartuko dira urriaren 16an Hendaiako Beltzenia pilotalekuan.
Lehen parte batean, AKELARRE taldearen dantza tradizionalen ikusteko aukera ukanen duzue.