Datorren ekintzak

Irunen ere #Torturarikez

argazkia Tortura: Estatu terrorismoa Irungo Ernaitik ez dugu atzoko eguna pasatzen utzi nahi, torturaren aurkako salaketa ahots batez gehiago indartzeko. Guk ere ozen esan nahi dugu tortura praktikak amaitu behar direla, eta era berean, hauek ahalbidetzen dituzten baldintza politiko eta juridikoak.

Baina aratago joan nahi dugu. Ez gaude prest torturaz idatzia utzi nahi duten diskurtsoa onartzeko: estatuko funtzionario konkretu batzuen indarkeria kasuak direla, oso gutxi eta agertu diren kasuetan behar bezala zigortuak. Hau gezur hutsa da eta torturaren praktika sistematikoak ezkutatzen duen errealitate beldurgarriago bat estaltzeko erabiltzen da: Tortura arma politiko bezala erabilia izan dela alegia, estatuko goi karguek konszienteki erabilia helburu politikoak lortzeko.

Jaion'14. Abordaiara!!

catel

Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun!

Esaten da, eta hala omen, euskal pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zela. Yrunen, ordea, azken urteetan eman da piraten aro oparoena. Asfaltoetako piratak izan gara, gure ontzian, borrokarako gertu, boteretsuen aurrean tinko. Azken aldian, ostera, kolokan jarri da, jarri digute oparotasun hori. Gero eta zailago egiten digute borrokan jarraitzea. Dela banketxeen zitalkeriagatik, Elizaren atzerakoikeria, indar polizialen zapalkuntza, espekulatzaileen doilorkeria edota udalaren aldetik gu denak kontrolatzeko nahiagatik. Honen aurrean, JAION dugu erantzuna emateko abagunea. Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Izan ere, orain arte JAION kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu izan dugu, eta hala izango da aurten ere, baina oraingoan berrikuntza batekin: kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile, dibertido eta PIRATA izango da! Bete ditzagun, bai, kaleak pirataz. Egin diezaiegun aurre zapi, partxe eta patapaluakin!