
Osasun Bidasoa.- Osakidetzak oraindik ez ditu bete pediatriako arreta-eredu berria ezartzeko agindu zituen neurriak, haur-urgentziak itxi eta sei hilabete igaro direnean.
Joan den ostiralean, azaroak 14, “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak antolatutako hitzaldia izan zen. Lourdes Herrasti Erlogorri eta Paco Etxeberria Gabilondo izan ziren hizlariak. Elkarte errepublikanoaren youtubeko kanalean ikus daiteke.
Irun, Hondarribia, Astigarraga, Hernani, Lezo, Orereta, Urnieta, Lizartza, Beasain, Gasteiz, Errezil , Donostia, Tolosa eta Alkizako Hezkuntza eragileek 8000 sinadura, 8000 atxikimendu, 8000 arrazoi eman dizkigute elkartzeko, Murrizketarik ez eta LOMCEri ez esateko eta Euskal Herriaren Hezkuntzaren alde bideari ekiteko.
8000 arrazoi krisiari, iruzurrari eta horrek justifikatu nahi dituen murrizketei ezetz esateko; murrizketak sistema neoliberal honen sortzaileek, iruzurgileek, lapurrek ordain dezatela. Ez dugu onartzen gizarte sozialaren eta hezkuntza publiko, euskalduna eta laikoaren suntsipen programatua, gizarte elitista, hezkuntza elitista, baztertzaile eta produktibista baten mesederako.

XV. mendearen bukaeran Yrun Urançuko biztanleek bat egin eta EZETZ esan zioten beraien ekonomia eta sostengua larriki kaltetzen zituen neurri batzuen inposaketari.
Gaur, XXI. mendean, ikusten dugu inposaturiko neurri berri batzuk hiri honetako biztanleen ekonomia eta sostengua, berriz ere, arriskuan jartzen dituztela.