
8 elkartek eta 121 emakume, berdintasunarekin bat eginik Afganistango emakumeen aldeko manifestua sinatu dute.
Momentu honetan bertan, munduko edozein lekutan, emakumeen eskubideak sistematikoki urratzen ari dira. Afganistango azken gertakariek emakumeak biktima nagusi bihurtzen dituzte berriro. Talibanen erregimenak giza eskubideak urratzen ditu modu nabarmenean, batez ere emakumeen eskubideak.

Irungo EAJ/PNV eta EH Bildu.- Ostiral honetan egingo den ohiko udalbatzako gai zerrendan hizkuntza eskakizunen gaineko araudian euskaldun pasiboak ofizialki aitortzea eskatzen duen Elkarrekin Podemos- Ezker Anitza-IU taldeak aurkeztu duen mozioarekin egin dugu topo. Finean, ekimen horrek lanpostu publikoetan euskara eskakizuna malgutzea eskatzen du.

LAB Sindikatua.- Atzo goizean (larunbat honetan) beste pertsona bat hil da Irun eta Hendaia mugan. Biktima Boli-Kostako 40 urteko gizon bat zen, Bidasoa ibaia igerian zeharkatzen saiatzen ari zen, polizia-kontrolak saihesteko. 2021ean zenbatutako zazpigarren heriotza da, hilabete honetako laugarrena.