Datorren ekintzak

Pentsio duinak eskatzeko egiten diren moblizizazioak indartuak atera dira asteleheneko manifestazioari esker

Astelehen eguerdian, 1500 pertsona inguru, Irun erdian zehar, burutu den manifestazioak, gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu.

Pentsionisten mugimendua inoiz baino biziago daudela eta etorkizunean, gaur egungo eta ondorenean etorriko diren pentsionisten eskubideak defendatzeko prest daudenaren  adierazpen nabarmena izan da.

Hartu Hitzako ordezkariak alkatearekin bildu dira

Hartu Hitza Irun AlkatearekinHartu Hitza Irun.- Elena Berazadi eta Xabier Martinez de Antoñana, Irungo Herri Galdeketa prestatzen ari den elkartearen ordezkariak, Jose Antonio Santano alkatearekin bildu diru galdeketaren berme guztiak aurkezteko Bi aste soilik geratzen dira Irungo Herri Galdeketa egi bihurtzeko eta lan asko burutu ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenaren eguna ospatzeko prest dago. Arrazoi horregatik Hartu Hitza Irun elkartetik Irungo alkatearekin bildun nahi izan dute, prozesu guztian zehar emandako aurrerapausuak erakusteko, alegia.

Azaroaren 23an ospatuko da Mintzodromoa

2014ko irailaren 19an Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Euskal elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak  SAREUSKA, euskararen sarea sortu zuten. SAREUSKA egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburu hau lantzearren Sareuskak garatutako plangintzan kokatzen den ekimenetariko bat da MINTZODROMOA.